martes, 14 de enero de 2020

Lurrez jantzita #poema

Hegoak dauzkat
baina lurrez jantzita noa.

Airean nagoenean,
arbola zaharraren goialdeko hostoak
ukitzen ditut.

Zure leihoan
mokoka dabilen
txoritxo marroia naiz.

Hegaz egiten dut
eta ernearazten dut,
hegoak dauzkadalako
baina lurrez jantzita noa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario